ZORIONAK IRUZUN

Badira 10 urte IRUZUNen zuhaitza landatu eta jaio zenetik. Bere sustraiek, Lagunak, Santa María-San Jorge eta Beti Anaiak, indarra eman zioten bere lehen metroak haztean, baita oraindik ere elikatzen jarraitzen dute, sustraien sustriak bezala (Ekaitz, Santa María, San Ignacio, San Jorge…). Hauek dira sustrai sakonenak, haietako batzuek ia mende bat betetakoak, zeinek nortasuna eta esperientzia ematen dioten, baina badira sustrai berri, lodi eta gazteak ere, zeinek beren indarra eta maitasuna hornituz, zuhaitzak adar sendo eta hostotsuak hazi dituen.

10 urte hauetan, zuhaitzak elurteak, euriteak eta lehorteak bizi izan ditu, kazkabarra ezagutu du, zelaiak orlegi, gorri eta txuriak ikusi ditu, errekako ura dastatu egin du eta itxasoaren kresala usaitu du, jendearen, txorien, xomorroen eta animalien lagun egin da, hizkuntza eta abesti ugari entzun ditu eta hodeiekin formetara jolastu du, ilargia eta eguzkia ere ditu lagun, beren ezinezko amodioaren testigu izanik eta zeruetan mila milioika izar ikusi eta agurtu ditu ihesterakoan, amildegiko ur-jauziaren zipriztinaren ortzadarra maite du, baita haizeak beste zuhaitzen hostoekin egiten duen soinua ere. Zuhaitza bizipen guztietatik ikasiz eta hornituz joan da eta apurka apurka gora doa, gero eta gero handiago eta sendoago bihurtzen.

10 urte. Zorioanak eman behar diogu beraz gure kideei, kide ohiei, guraosei, geure buruari eta eskaut-gia munduari.

Iruzun beti prest!

"Gu sortu ginen enbor beretik, sortuko dira besteak, burruka hortan iraunen duten zuhatz ardaska gazteak..." Mikel Laboa.


Iruzun Eskaut Gia Talde Laikoa Iruzun Eskaut Gia Talde Laikoa